• English
  • |
  • Euskera
  • |
  • Castellano
Diskaren informazioa
Izenburua:Korurako lan osoa I; KEA ahots taldea, Enrique Azurza, zuzendaria
Artista:Javier Bello Portu (1920-2004)
Generoa:Musika korala
Errefentzia:NB013
Urtea:2008
Testuak:
Entzun:
Flash is required!

In monte Olivetti

Javier Bello Portu (1920-2004)
Korurako lan osoa I; KEA ahots taldea, Enrique Azurza, zuzendaria

Izaera akademikoagoa duten lehen erlijio-lanetatik Unamunoren olerkiei buruzko azken polifonietaraino bere bizitzan zehar Javier Bello-Porturen abesbatza lanetik ibilbide bat da grabaketa hau.

Bere katalogoan borrogeita hamar abesbatza pieza, ahots eta pianoarako moldaketak, orkestra handirako balet bat eta euskal egileen lanen zenbait orkestazio, guztia kalitate eta fintasun handikoa. Javier Bello-Portuk gaztaroko erlijio-errepertorioa uzten du, batipat euskal folkloreko melodiak eta testuak nahiz gaztelerako literatur testuak oinarri gisa hartzen dituzten armonizazio eta konposaketetan murgiltzeko.

Lan hauetako gehienak “Felipe Gorriti Eskolaniarentzat” idatziak izan ziren, Tolosako bere jaioterrian 1943an sortu zuen abesbatzarentzat alegia. Ahots nahasitako taldea izan arren, bere kontzertutan, batez ere lehenengo urtetan, emakume ahotsentzako pieza batzuk sartzen zituen. “Felipe Gorriti Eskolania” bere garaiko abesbatza munduan benetako erreferentzi izan zen ongi lan egiteagatik, bere ahots kalitateagatik eta errepertorio zaindu eta berritzaileagatik. Aurrerago Baionako “Choeur du Pays Basquerentzat” lan batzuk gehiago idatziko zituen, 90-92 urtetan, bere sortzaile eta zuzendari izan zelarik.

Bere lanak frantziar eskola inpresionistako eragin garrantzitsua izan du beti, baita Parisen ikasi zuen A. Donostiarena ere. Aberastasun armoniko eta erritmiko handiko eta gainezkako fintasuneko konposaketak. Ahotsei bereziki ongi aplikatutako baliabide instrumentalen erabilpenak, bere lanetako batzuei izaera oso ausarta eta adierazkortasun handia ematen die, gehiago beti testuak baloratuz, bereziki aukeratuak eta zainduak, eta ahots gaitasunei egokituak. Guzti horrek errepertorio hau kalitate eta nortasun bakarrekoa izatea egiten du.

Azkenik, Ravel eta Debussyrenak bezala, bere lanetako batzuk triptikotan taldekatzea pentsatutako eta landutako erabakia dela komentatu behar dut. Horrela: Pays Basque,  Tres canciones nostálgicas,  Homenaje a Iparraguirre, Don Miguel de Unamuno: tres sonetos…Beste piezak ordea, hasiera batean lan libreak bezala konposatutakoak, triptikotan taldekatuak izan ziren ere, Tres canciones alegres, Tríptico vasco o Tres canciones sentimentales bezala, baina urteak pasatakoan, 2000.ean, bere abesbatza lana argitaratzen hasten denean.

Javier Bello-Porturi eta bere lanari buruz gehiago jakiteko, laster web gunean bere helbidea hau  izango dela uste dugu: www.javierbelloportu.com

David Azurza

 

 

-Une vieille chanson dámour
-Donostiako damachoac
-Buba ñiñaño (Berceuse)
-Lastosko Zubiya (Abesti alaia)
-Chanson d´Amayur (Berceuse)
-Chori erresiñoula (maitasun abestia)
-Mendecoste phestetan (Behe Nafarroako abestia)
-Adios ene maitia
-Un homenaje a Iparraguirre
-D. Miguel de Unamuno tres sonetos
                 La oración del ateo
                 A Nietzsche
                 Soneto XCVI
-Chanson légère
-In monte Oliveti (responsorioa)
-Pange Lingua
-Chancho Malacasta (Inauterietako abestia)
-A Belén
-Gernikako arbola
-Ahaire zahar huntan (ziberutarrez)

Une vieille chanson d'amour
Tolosa, Février 1945.
90. hasieran egindako kopian Javier Bello-Portuk idazten duen data da hau. Bere garaian Argizagi ederra izeneko lehen bertsio baten 1944ko ekainaren 17ko data duten beste bi eskuizkribu daude. Melodia eusko-frantses fin baten moldaketa bikaina. Charles Bordesen inprimaturiko argitalpenean (Douze chansons amoureuses du Pays Basque Français) agertzen diren 7tatik melodía eta bakarrik lehen estrofa hartzen ditu Javier Bello-Portuk. Kasualitatea al da nazioartean ezaguna den The King Singers ahots boskoteak ehun euskal partituren artean hau bakarrik aukeratzea Tolosa 2003ko abesbatza lehiaketara egindako bere bisitan abesteko.

Hiru abesti alai

Donostiaco damachoac
Paris, le mercredi 21 Octobre 1992, 16h 50´
Donostiaco damachoac (edo Donostiako hiru damatxo, ezagutu ohi den bezala) 1830ean dagoeneko abesti herrikoia zen J. Bello-Portu berak azaltzen duen bezala. Armonizazio ausart honetarako egileak aukeratzen duen melodia, Delphin Alard (1815-1888) frantziar biolinjole eta pedagogo ospetsuak, Pablo Sarasateren irakasle izango zenak, bere Recueuil de chants basquesean jaso zuena (Pascal Lamazouk argitaratua) eta gaur egun ezagunagoa den formarekin zenbait desberdintasun dituena da.

Buba ñiñaño (Berceuse)
Alejandro Zabalarentzar, maitasunezko nire presentzia sinplearekin betea. Californiako San Franzisko, 1991eko abenduak 31. Paris-Iturpe 23 juillet 1992 (Ste. Brigitte) 18 h. 10´(16 h. 10´) Villa Irutpe. Chaud! Á l´interieur frais...! Ametsa bizitzea ez al da bizitza hiltxea? Unamunoko Miguel
Bere garaian A. Donostiak ere piano eta ahotsarentzat armonizatu zuen haur tonadilla herrikoi simple bati buruzko estilo impresionista garbienean armonia bolada zoragarria eta A. Donostiak hau aipatu zuen melodiari buruz: Hasparrenen (Lapurdin) Mme. Espilen ahotik (1922ko Iraila) jasotako sehaska-kanta.

Lastosko zubiya (abesti alaia)
Tolosa, 1946ko Urriak 11. (egun horretan amaitua)
Bere Hamar euskal melodiatan hamargarrena bezala Jesús Guridik entzulego handiari hurbildu zion musikako jai giroko melodia herrikoi hau Bello-Portuk 3/8an idatzia aurkezten du, bere jatorriko testu laburrarekin (berak idazten duen bezala, gaur egun ez dut uste inork ezagutzen duenik) eta ia gai bat bariazioekin moduan. Contrastes betea eta ñabarduretan aberatsa. Distiratsua.

Euskal Triptikoa

Chanson d'Amayur (berceuse)
Amayurren sehaska-kanta (BAztango Maya) Tolosa 1956ko martxoak 7 eta 8.
Proposamen ausarta baina beti fintasun handikoa bertan JBPk baliabide instrumentalak eta polierritmoak aplikatzen dizkie ahotsei. Bere kantutegiko 11. zenbakiarekin A. Donostiak jasotako haur kantu herrikoi bati buruzkoa.

Chori erresiñoula (maitasun abestia)
Lehenago Maitasun abestia edo Chanson d’amour izendatua. 1955eko Irailaren 15ean Tolosan idatzia. Gaueko hamarrak eta 21. (Javier berak bere azkeneko urtetako kopiatan abestia 1952an idatzia izan zela idatzi arren).
Charles Bordesek Douze chansons amoureuses du Pays Basque Français bere argitalpenean idazten dituen lauetatik lehen testua eta melodia hartzen ditu egileak. Berriro testua eta erritmo aldakorren 3/8-2/8 joko interesgarria baloratzeko homofonia baten barneko gozotasun armonikoko gainezkako moldaketa bat.

Mendekoste phestetan (Behe Nafarroako abestia)
Irailak 21. 1955. Udazkeneko lehen eguna. Belloren denda, arratsaldeko 5ak.
90. urtetako ondorengo copian JBP-k beste bi konposaketa data proposatzen ditu 1952ko Azaroa eta ondoren zuzentzeko ezabatua 1945eko Azaroa. Uste dut argüí dagoela hamarkadako oker bat dela: 45 55 ordez.
J.D.J. Salaberryren 1870 eta ondoren A. Donostiaren kantutegitan agertzen den melodia. Jasotzen duen testu barregarri zoragarria kasu guztietan herrikoi bezala agertzen da. Hala ere zuzena da aipatzea baduela egile ezaguna: Juan Etxamendi (Bordel bertsularia) Valcarlos-Luzaiden jaio eta hil zena, 1792-1879 eta Jeanne Harrietekin ezkondu zena Arnegin jaioa!. Ezin zitekeen beste modura izan. Abesbatza moldaketa bikaina, erritmoz, armonia txinpartatsuz eta energiaz betea, Dukasen El aprendiz de brujoren oihartzunekin.

Adios ene maitia
1944an idatzia. Lehen aldiz esku programa batean aipatzen da: Tolosa 1944ko Urriak 19, Iparragirre aretoa. Zuberotar abesti herrikoi bat da -La Soule Zuberoa-  Bearngo mugako zonaldetan ere abesten den oso antzinako abestia: Moncayolle, ... e.a. (azaltzen du egileak)
Salaberryk, Ch. Bordesek eta A. Donostiak jasotzen duten bezala biltzen du melodia armonizazioal. Hala ere, JBP-k gaztaroko armonizazio honetan 3. ahotsaren lerroa gidatzeko oso modu pertsonala aurkezten digu. Egileak partituran adierazi ez zuen arren, egokia iruditu zaigu bigarren testu herrikoia eranstea, Soule bere lanaren musika konposatzeko oinarri gisa urte batzuk beranduago JBP berak erabiliko zuena.

Un homenaje a Iparraguirre
Tolosa,1953ko Ekainak 12.
Jose Maria Iparragirre haindiaren jatorrizko melodien armonizazioak.
Ondorengo kopiatan 1951ko Uztaileko data idazten du. Jose Maria Iparragirreren heriotzaren mendeurrenean 1953ko Ekainaren 12an J.B.P.-k ahots nahasitako abesbatzarentzat 4 melodia armonizatu zituen bardo handiaren testuarekin ere: Ara nun diran, (Nere etorrera) Nere amac balqui, Agur Euskalerriari eta Gernicaco Arbola. Hala ere lehenengo hirurek bakarrik osatuko dute triptiko berri hau (Bayonne, ville maitea, le 7 Octobre 1976) suite koralaren forma hartuko du hiru melodiak lotura pasarte fin batzuekin elkartuz.
Bere heriotzaren mendeurrenean, Iparraguirre bere liburuan F. Arocenak idatzitako testu argitzaile bat transkibatzen dut:
Kanpoan hemezorttzi urte luzeren ondoren, Iparragirre itzuli da azkenean bere aberrira, beregatik hain erbesteratze luzean hasperenka bizi izan da. Nere etorrera lur maitera (sic.) Euskal Herriari bere seme maitaletako baten agur sutsua da eta Euskal Herriko mendi garaiek, haran ederrek, baserri zuri pintoreskoek, iturri gardenek eta erreka argiek bardoari sortarazi dioten inpresio sakonaren islada da. Bigarren abestia Nere amac balequi Tolosan idatzia izan zen, bere ama oroitzeko, Goardia Zibilak (zibillac) Guernicaco Arbola bere himnoa interpretatzeagatik gertatutako istiluen ondoren kartzeleratu zuela gogoratzeko, berotasunez lehertuz jendetza asaldatzen zuen benetako euskal Marsellesa. Arriskutsua kontsideratu zitzaion ez bere ideiengatik baizik jendetzaren zuzendari despotiko gisa zuen gaitasun bikainagatik. Kartzela ondoren Euskal Herritik botatzen dute, Santander, Asturias, Galizia eta Portugal zeharkatuz. Barkatua itzultzen da eta denbora bat pasa ondoren, oraingoan bere borondatez, Hego Ameriketara erbesteratzen da (lehenengo Argentinara eta gero Uruguayra). Joaterakoan, bere aberriari eta Madrilen dagoen bere amari agur esaten dio arima urratuta duela, bere ondoren milaka euskaldunek egoera berdinean egingo duten abestia kantatuz: Adio Euscal-erriari (zortzico).

Don Miguel de Unamuno tres sonetos
La oración del ateo
A Nietzsche
Soneto XCVI
Bruxelles eta Paris, 1996ko Apirilak 14.
Lan hau, Donostiako Musika Hamabostaldiaren enkargua E. Azurzaren zuzendaritzapean Tolosako Hodeiertz abesbatzak 96. urte horretan bertan estreinatua izateko, bere sorreratik triptiko gisa sortua izan zen. Bello-Portu maisua bereziki bat zetorren Unamunoren hiru testu sakon eta konplexuak (hauek eta Unamunoren beste soneto batzuk errezitatu ohi zituen buruz noski) lanbide oneko urtetan landutakoa paper gainean idazteko eta dentsitate handikoak bai, baina edertasun eta perfekzio handiko hiru polifonia sortzeko,
egilearentzat oinarri dira. Baliabide ausartak, paralelismoak, kromatismoak eta distira gutxiagokoak ez diren sonetoei laguntzen dion adierazkortasun handi bat, nire iritziz agian bere lan garrantzitsuena izatera iristeko.

Chanson légère
Du Pays du Labourd, Ustaritz eta Cambo artean!
Paris, samedi le 2 Mars 1991, Gris…!, frais…!
Javier Bello-Portuk hemen Charles Bordesek  Douze chansons Amoureuses du pays Basque français (1910) bere bilduman bildutako testua (bakarrik 6 estrofatako lehena eta azkena) eta maitasun melodia erabiltzen ditu. 1955eko Urriko F. Gorriti Eskolaniako lanen zerrenda batean prestaketan zegoen lan gisa Nik badut maiteño bat agertzen da. Hala ere Javier Bello-Portuk partituran bakarrik data berria aipatzen du. Seguraski urte batzuk beranduago (41!) egitea iritsi zen proiektu bat izan zela. Bere lan finenen ildotik, zintzilikatutako amaiera batekin. Sonando sempre... adierazten du partituran.

In monte Oliveti (responsorioa)
Responsorio izenburuarekin ere agertzen da. Lehen eskuizkributan D. E. Mokoroari mirespenez eta errespetuz eskainia, Tolosa 1944.III.14 eta 49ko Urtarrilak 10.
90 urtetako kopian modu okerrean konposaketa data gisa 1953 adierazten du.
1944ko Azaroak 2an Donostiako San Telmo Museoan estreinatua, F. Gorriti Eskolania hiriburuan aurkezten zen egunean, bere sormenetik urte bete beranduago, O. Jose Forns hizlariaren laguntzarekin. Eskola erromantikoari oraindik lotutako gaztaroko lana, hala ere, baliabide adierazkor batzuekin baina modu zuhurrean desmarkatzen hasten dena. Dena den emaitza bikaina da.

Pange lingua
Tolosa 1947ko martxoa 28
Urte batzuk beranduago bere lanen zerrenda desberdinetan egileak berak aipatzea ahazten duen emakumeen hiru ahotsentzako pieza txiki bat. Musika berdinari aplikatzen zaio Verbum caro, Tantum ergoe ta genitori eta amaierarako Amen. Ondoren erantsitako ohar batek zera dio: bi testu. Horregatik bakarrik lehenengo eta bigarren estrofekin interpretatzea erabaki genuen.

Chancho malacasta (Inauterietako abestia)
Paris Decembre 1990.
Beste dokumentu batean agertzen da: Arbonnen (Frantzia) estreinatua 1991.
Inauteria, kasu honetan Tolosakoa, Bello-Portu maisuaren lanean eta bizitzan gai errepikakorra da. Oraingoan berak aipatzen duen bezala, eta horrela da, gaur egun ahaztua dagoen pieza batekin. Sinpletasun handiko melodia herrikoi bat (nabari ezazu la Kinkirriñera haur jokoko abestiarekin eta beste askorekin duen antza) eta testu barregarri bat, zein trenza egokiagoak inauterietako jai giroa berreskuratzeko: ondoan ipintzen diren melodia eta erritmoak, Tolosako Enperadore kaletik kaos alaiean solfeatzen eta oihukatzen duten ahotsak. Ohiko maisutasunarekin eta are gehiago idatzia izan zen urteengatik.

A Belén
1942 aldera idatzia, galdetu nionean egileak berak aipatu zuenaren arabera, Tolosako frantsesen abesbatzarentzat (Inmaculada Concepción). Lan beraren ahots nahasientzako bertsioa badago urte berdinetan  A mi flor eta carta del Rey-rekin batera triptikoa osatuko dutenak. Hiru abesti nostálgico. Hala ere beste bi lanak ez daude ahots berdinen bertsioan, beraz A Belen hau libre geratzen da. Bi kasutan lehenengo testu herrikoi baten inguruan sortu zen eta urte batzuk beranduago Javier Bello-Portu bera egilea den testuarekin kopla bat erantsi zion (Pastores venid...). Modu jakintsuan erabilitako armonia fina. Etxeko marka.

Gernikako arbola
Bere 1. Mendeurrena zela eta, Jose Maria Iparragirreren himnoa 4 ahots nahasientzat armonizatua. 1953ko Uztailak 17. Tolosa.
JBP-k bere lanekin egiten dituen zerrendrtan aipatzea ahazten duen? lan hauetako beste bat da. Bere hamargarren urteurrenean F. Gorriti Eskolaniak argitaratzen duen liburuskan prestaketan dagoen lan gisa agertu arren, gero Iparragirreri omenaldia Triptikoan ez zuen lekurik izan eta ahaztu egin zen. Hala ere hemen dago eta badabil.

Ahaire zahar huntan (ziberutarrez!)
Toujours l'amour...! Paris le 18 décembre 1991: dans l'après-midi.
Eta beste kopia batean eransten du Canción popular suletina-La Soule- dagoeneko 1875ean bildua: eskualdeko herriska askotan abesten da: nik osorik entzun nuen... –ean (eta aipatu gabe geratzen da).
Salaberryk bere kantutegian (dudarik gabe egileak erabiltzen duen iturria) aipatzen dituen 8 bertsotatik JBP-k bakarrik 1., 6. eta 8. bertsoak erabiltzen ditu. Nahita sortutako gelditasun homofonikoak izaera mingarria eta aldi berean gehiegizko fintasuna ematen diote. Forma aldetik eta ez interpretazio aldetik duen sinpletasunagatik, testu mingarri eta zoragarria ahal bada oraindik gehiago balioztatua irteten da. Choeur du Pays Basquerentzat idatzia. 1994an Sgaen lana erregistratzeko betetzen duen fitxan ez du estreinaldiko datarik aipatzen.

David Azurza

 

 

 

"Texturas intimistas, polifonías nítidas y construcciones magistrales quedan, así, bien reflejadas por un grupo de intérpretes afinados y empastados. Resulta interesante el balance sonoro conseguido y, en último término, la oferta de un disco en el que cada repetición de la escucha permite encontrar detalles nuevos. Una música moderna que no desprecia el pasado recibe así la justicia merecida, para ofrecer una herramienta útil a melómanos, docentes y estudiantes"
(Roberto Díaz Ramos CD Compact enero 2009)

"Si en 1943 Bello Portu fundó la Escolanía Felipe Gorriti, agrupación mixta de referencia en el mundo coral dela época, aquí es el joven Grupo Vocal KEA, creado en 1997, el encargado de la interpretación, con un alto nivel de calidad y profesionalidad, garantizando así la continuidad de una tradición tan enraizada en el pueblo vasco"
(José Guerrero Martín SCHERZO diciembre 2008)

"Desde hace una década Kea ha demostrado ser uno de los mejores grupos españoles de su especialidad y en buena parte lo debe a su director y fundador Enrique Azurza. Su afinación, clara expresividad, matices y dinámica son verdaderamente admirables y en esta grabación hace plena justicia a la música de extraordinaria delicadeza y poético refinamiento de Javier Bello Portu. De cómo Enrique Azurza -autor tambien de las bien informadas notas del disco- se ocupa de dar una interpretación acorde con el texto, da idea su lectura del célebre zortziko Gernika´ko arbola, del que Bello Portu sólo armoniza la primera estrofa. Nada de exaltación, sino hondo sentimiento. "Musa de septentrion, melancolía" cantó Amós de Escalante. Pues eso"
(Andres Ruiz Tarazona DIVERDI)

artistak
Artisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.
informazio gehiago
ekoizpenak
NBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du.
informazio gehiago

© 2009 NBmusika. · Abisu Legala · Pribazitate politika · Kredituak