• English
  • |
  • Euskera
  • |
  • Castellano
[Translate to Euskera:] Aita Donostia · Música para voz y piano (IV)
Diskaren informazioa
Izenburua:Ahots eta pianorako musika (IV) Almudena Ortega, sopranoa & Josu Okiñena, pianoa
Artista:Aita Donostia (1886-1956)
Generoa:Ahots eta pianorako musika
Errefentzia:NB002
Urtea:2006
Testuak:
Entzun:
Flash is required!

Urrundik ikusten dut

Aita Donostia (1886-1956)
Ahots eta pianorako musika (IV) Almudena Ortega, sopranoa & Josu Okiñena, pianoa

Aita Donostiaren piano eta ahotserako integralaren 4. bolumena dugu hau eta bertan bi denboraldi ezberdinetan, 1913-16 eta 1923-38, eginiko berrogeita zazpi abesti aurkituko ditugu. Lehenengo denboraldiari 1913an eginiko eta Euskel-Eresiak (1914-1916) eta Euskel-Abestijak (1914-1915, Jesús Guridik hartu zuen parte ere) bildumetan argitaraturiko hamalau abesti dagozkio eta, halaber, 1916. urtean eginiko beste hamalau abesti. Azken hauek De música popular vasca izenburuarekin Bilboko Elkarte Filarmonikoan emaniko hitzaldiak osatzeko egin zituen Aita Donostiak eta bi urte beranduago argitaratuak izan ziren izenburu berberarekin.

Bigarren denboraldiari dagokionean, 20ko hamarkadari dagokionean alegia, hamahiru abesti entzungo ditugu. Abestiak Iparraldeko Gure Herria aldizkarian argitaratu ziren estreinakoz (1923, 1927 eta 1928. urtean) eta, ostean, Aita Donostiak prestatutako bildumetan argitaratu ziren: Gure herria (1928), Trois chants basques (1930), edo Mendi-lore (1948).

Azkenik, bolumenak Revista Internacional de Estudios Vascos, aipatu Gure Herria aldizkarietan edo Donostiako El Día egunkarian argitaratutako eta argitaragabekoak diren sei abesti hartzen ditu (bere lan guztien argitalpena izan ezik).

Abesti guzti hauen arteko izendatzaile komuna, euskarazko testuetaz aparte, beren izaera herrikoia da. Izan ere, abesti guztien doinua J.J. Sallaberryko Populaires du Pays Basque (1870) edo Aita Donostiak bildutako Euskal eres-sorta (1921) bezalako bildumetatik datoz. Ez baitugu ahaztu behar doinu herrikoia eta formatu “landua” uztartzen duten piano eta ahotserako abestiak nahiko zabalduak izan zirela XIX. mendeko amaierako eta XX. mendeko hasierako musikagileen artean. 1870tik 1939ra arte honelako seiehun abesti baino gehiago egin ziren eta musikari aipagarrienak, A. Donostiaz gain, Jesús Guridi, Antonio Alberdi, Resurrección María de Azkue edo Norberto Almandoz dira, zenbait ezagun gutxi aipatzearren. Aipatu ohitura XIX. mendeko amaieran hasitako euskal musika herrikoia berreskuratzearen eta hedatzearen aldeko mugimenduarekin batzen da. Euskal Jaiak, Lore Jokoak, kantutegien argitalpena, erakunde publikoek antolaturiko lehiaketak, artikuluak eta hitzaldiak “música popular vasca” zelakoaren inguruko zenbait ekitaldi dira. Aita Donostiako ekarpena ez zen konposiziora mugatu, baizik eta ikerketa musikologikora hedatu zen ere. Bere lanek eztabaida sutsua piztu zuten musika herrikoiaren inguruan, zientifikoa izan nahi zuen mailan baina gai honen inguruko ikerketak azaltzen zituen aurreiritzi existentzialistetatik erabat aldendu gabekoa zena.

Aurkezten diren abestien osaketari dagokionean, musikagile honen fintasuna eta originaltasuna nabarmendu nahi ditugu. Nahiz eta normalean zuzenki aritu akonpainamenduan bai doinua bai iturri herrikoiaren harmonia erreplikatuz, irtenbide originalak aurkituko ditugu ere. Bere proposamenen edertasuna, prozedura-erraztasunean datza, lortu nahi den lanaren baliabide-ekonomiarekin dagoen koherentzian alegia. Horrela gertatzen da batez ere “Choriñua kaiolan” abestiaren kasuan, non akonpainamenduak olerkiaren hitzak aditzera ematen dituen eta leunki aldatzen den bertsoen zentzu-aldaketarekin batera. Edo “Belhaundiko bortian” abestian, non akonpainameduak doinuarekiko independente den, beheranzko si minorreko eskala batekin hasiz. Edo “Atte ttun ttun” abestian, non pianoak doinuan bukaera aldera soilik agertuko den motiboa aurreratzen duen.

Azken finean, musika-balio handiko legatu honen berreskuratze eta hedatzeak orain arte oso gutxi ezagutzen zen Aita Donostiaren abestigile-izaerari merezi duen garrantzia emango dio eta, dudarik gabe, atsegin-iturria izango da belarri sentikorrenentzat.

Isabel Díaz Morlán

1 Obras Musicales del Padre Donostia, A. Donostia Artxiboa, Lekaroz, 1965, Jorge de Riezuko argitalpena.

1. Urrundik ikusten dut
2. Matxakaran beltxa
3. Oroitzen naiz
4. Nundik ator astoa
5. Artizarra zeruan
6. Neura maitena
7. Jendia lodi dator
8. Bentanatik bentanara
9. Oraingo aldian
10. Kantarien errege
11. Utsuan difuntua
12. Adizan Gabriela
13. Bazko eta Salbatore
14. Aterra or eldu da
15. Tinter lanter
16. Lendabiziko ori
17. Santa Bárbara
18. Zazpi ehiera baditut
19. Txoriñua kaiolan
20. Goizian on
21. Txakurrak hau
22. Ene maitea
23. Iragan besta biharamunian
24. Subia dabil
25. Maria erramuna
26. Xulufrina ta arrosa
27. Nolan antziñako obtura
28. Oi Pello
29. Atte ttun ttun
30. Horra gitzagizie
31. Erregek gizon ederrik
32. Mehetegiko xakurra
33. Oi laborari gachua
34. Haltzak eztü bihotzik
35. Ene maitia barda nun zinen
36. Ichkerraren zamaria
37. Belhaudiko bortian
38. Choriñuak kaiolan
39. Mendekoste phestetan
40. Ahaire zahar

“Una música como esta, que a menudo es confidencial, exquisita siempre y poco dada grandes alardes ni a aparatosos despliegues, demanda mesura en la expresión y sumo cuidado en la interpretación, y las versiones que aquí escuchamos son, en este sentido, ejemplares. Así pues, interesante y atractiva música excelentemente interpretada” (Josep Pascual CD Compact)

"El paseo de Almudena Ortega y Josu Okiñena por la obra para voz y piano del Padre Donostia (1886-1956) llega con estas dos entregas a sus etapas tercera y cuarta, ahora de la mano de la joven casa NB y con una presentación muy bella. (...). Algunas de ellas son muy conocidas (la canción de cuna Txalopin txalo puede ser un ejemplo de esa "primitiva sencillez" que siempre trató de encontrar Donostia), y a todas se entregan soprano y pianista con cuidada gracia y sensibilidad" (Asier Vallejo Ugarte SCHERZO 2007)

"En fin, estamos ante una por muchos motivos feliz aportación a las ya numerosas que la canción española de concierto viene recibiendo en los últimos años" (Andrés Ruiz Tarazona DIVERDI)

artistak
Artisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.
informazio gehiago
ekoizpenak
NBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du.
informazio gehiago

© 2009 NBmusika. · Abisu Legala · Pribazitate politika · Kredituak