• English
  • |
  • Euskera
  • |
  • Castellano
Aita Donostia · Ahots eta pianorako musika (III)
Diskaren informazioa
Izenburua:Ahots eta pianorako musika (III) Almudena Ortega, sopranoa & Josu Okiñena, pianoa
Artista:Aita Donostia (1886-1956)
Generoa:Ahots eta pianorako musika
Errefentzia:NB001
Urtea:2005
Testuak:
Entzun:
Flash is required!

Txalopin txalo

Aita Donostia (1886-1956)
Ahots eta pianorako musika (III) Almudena Ortega, sopranoa & Josu Okiñena, pianoa

Aita Donostia musikagilearen euskal abestiak eskaintzen dituen hirugarren disko honek sorkuntza-aro ezberdinetara dagozkien 37 abesti eskaintzen ditu guztira, nahiz eta gehiengoa 20ko hamarkadakoa izan, Jorge de Riezuk egindako musikari horren lanen edizioan ikus daitekeen bezalaxe. Hortaz, A. Donostiak bere ibilbidean zehar erabilitako trataera eta apainketa-era ezberdinak azaltzen ditu. Ez lerro honen egileak, ezta espazio hau ere, ez dira aproposenak trataera horien analisia azaltzeko baina garbi egon dadila ezberdintasun horren gainetik, edo agian ezberdintasun horren ondorioz, trataera horiek ezagutzatik, pasiotik eta oinarrizko materialarekin bat etortzetik datozela eta bide estetiko pertsonal bat dela emaitza, baina beti ere adierazpen herrikoi horren muin berberean sarturik.

José Luís Ansorenak A. Donostiari buruzko bere liburu zoragarrian emandako azalpenak har ditzakegu, laburki (hortaz, osagabeki). Jakintsu gaindiezin honen esanez, Preludios Vascos lanaren konposaketarekin batera (1912 eta 1915. urteen artean) musikagileak gure altxor honen ale asko konposatu zituen: harmonia arretatsuarekin aurkeztutako doinuak, gehienak pianorako. Abesti hauei, jarraitzen du Ansorenak, beren osotasunean, egile horrek D’Indy-ren abesti frantsesei buruzko iritzia aplika diezaiekegu: “abestiaren harmonia xume eta naturala, herrian bertan jaiotakoa dirudi”. Geroago, 1920. urterantz abiatuz, bilakaera progresiboa ikus daiteke, hurrengo hamarkadan areagotuko den baliabide harmoniko eta erritmikoen ugaltzea, alegia. “Arrarotzat jo dezakegu –azaltzen du Ansorenak- Aita Donostiak akonpainamendu xumeaz hitz egiteak 1930. urtearen inguruan, 1920. urtea eta gero piano-zailtasun eta zailtasun harmoniko handiak zituen akonpainamenduekin aurkeztutako abesti asko egin baitzituen”.

Grabaketa honek, 1911. urtetik, Aita Donostiak bere “Ikhazkin mendian” Segurako Lore Jokoetara bidali zuenean, 1953. urteko “O ciucciarella” abestiraino hartzen duenak, marea estilistiko horren apar aldakorrak, eta une bakoitzean harmonia horizontalak, bertikalak, edo konbinatuak erabiltzeko joera azaltzen du. Baina beti “askatasunez” jokatuz. “Bere diseinuek eta joko melodikoek ez dira apaingarri soilak, abestiaren melodiaren edo erritmoaren testuinguruarekiko lotura beilatuak azaltzen dituzten osagaiak baizik”, idazten du Ansorenak. Adibide bat jartzearren, prozedura hori nabaria da “Ama begira zazu” abesti xume eta alai (eta agian euskal jatorrikoa ez den) horretan, dantzatzen den melodi klasiko horretan. A. Donostiak doinu honi ibilbide erdian aldaketa bat jasango duen formula erritmikoko baxua sartuko dio, aldi berean eskuineko eskuak hirukotxoen pasaera hasten duelarik. Guzti honek, kontrakantu xumea gehitzen zaiolarik bi aldiz, askatasun kutsua ematen dio melodiari eta, era berean, poesia ukitu bat ere ematen dio.

Eta puntu honetan, “Ama begira zazu” abestia aipatzearekin batera, iraganean gatazka handia sortu zuen gai bat azaltzen zaigu: gure ondare herrikoiaren doinu eta dantza askoren euskal jatorria edo jatorri ez euskalduna. Nire ustez, Aita Donostia izan zen gure ondarea adore gehienarekin aztertu zuena eta zentzuko galderak bota zituen airera ere. Ignazio Deunaren Ereserkia, Uso Zuria, Donostiako Iru Damatxo,eta abarri buruz kaleratutako artikuluak eta saiakerak ikustea besterik ez dago. Euskal folkloreakiko zuen maitasunak askatasun horrekin hegan egitea ahalbidetzen zion. Jean Ithurriague-k “Un peuple qui chante. Les basques” (1947) bere liburuan esaten duen bezalaxe, robinsonismo-a utopia hutsa da, izpiritu herrikoiaren sorkuntza kimerikoa. Ezinezkoa da, hortaz, nazio bat isolatzea kanpoko maileguetatik. Denbora izaten da naziotasuna ematen diena herri-erabilpeneko lan artistiko horiei. Eta gauza bera esan genezake trataerari buruz, publikoari “bueltatzen” zaizkien obra kultu horiei buruz. Aita Donostiak bere trataera arrazoitu zuen (ez zuen ezer justifikatu beharrik) denborari buruz hitz eginaz: “20. mendean bizi gara”. Eta horrela egin zuen. Iragana eta orainaldia harmonizatzeko jeinuzko era.

J.A.Z.

1. Ikhazkin Mendian
2. nere maitia, nik zuretzat
3. bonbolontena
4. nere maitia, lo ta lo
5. nere aurra, lotxo, lotxo
6. txalopin txalo
7. atzo ttun ttun
8. itxasoan laño dago
9. ni ez naiz zomorrua
10. bolon bat eta bolon bi
11. bolon bat eta bolon bi
12. binbili, bonbolo
13. xarmegarria zira
14. nere mandoa
15. o ciucciarella
16. le bon matin me suis levé
17. els tres tambors
18. ene ama, othoi errazü
19. untzia jin deneko
20. aisa pensatu nuen
21. baratzeko pikuak
22. ama begira zazu
23. axuri beltza
24. aldapeko sagarraren
25. nik badut maiteño bat
26. lili eder bat badut nik
27. Orai banüazü herriti
28. lurraren pian sar nindaiteke
29. bortian ahüzki
30. alageraz
31. muthil gaztia
32. oi ene bizitzea
33. basoilarrak
34. mündüan den ederrena
35. arrosa eder
36. alferretan haiz sortzen
37. arranoak bortietan

“Una música como esta, que a menudo es confidencial, exquisita siempre y poco dada grandes alardes ni a aparatosos despliegues, demanda mesura en la expresión y sumo cuidado en la interpretación, y las versiones que aquí escuchamos son, en este sentido, ejemplares. Así pues, interesante y atractiva música excelentemente interpretada” (Josep Pascual CD Compact)

"El paseo de Almudena Ortega y Josu Okiñena por la obra para voz y piano del Padre Donostia (1886-1956) llega con estas dos entregas a sus etapas tercera y cuarta, ahora de la mano de la joven casa NB y con una presentación muy bella. (...). Algunas de ellas son muy conocidas (la canción de cuna Txalopin txalo puede ser un ejemplo de esa "primitiva sencillez" que siempre trató de encontrar Donostia), y a todas se entregan soprano y pianista con cuidada gracia y sensibilidad" (Asier Vallejo Ugarte SCHERZO 2007)

"Con apropiado carácter, Almudena Ortega entona cada canción, y aporta a cada una de ellas el estilo apropiado. El pianista Josu Okiñena, músico empapado en el difícil arte del acompañamiento de cámara, dialoga en el mejor estilo con la soprano. Consiguen entre ambos una sesión musical en la que lo entrañable de las melodías y la pureza puesta en ellas por el autor hacen que alcancen un alto grado de emoción. Son 37 miniaturas vocales que componen una manifestación de sabio respeto por el arte sonoro de origen popular"
(Karmelo Errekatxo, periódico BILBAO marzo 2006)

"En fin, estamos ante una por muchos motivos feliz aportación a las ya numerosas que la canción española de concierto viene recibiendo en los últimos años" (Andrés Ruiz Tarazona DIVERDI)

artistak
Artisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.
informazio gehiago
ekoizpenak
NBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du.
informazio gehiago

© 2009 NBmusika. · Abisu Legala · Pribazitate politika · Kredituak