• English
  • |
  • Euskera
  • |
  • Castellano
Diskaren informazioa
Izenburua:Capilla Peñaflorida-Ministriles de Marsias-Josep Cabré, zuzendaria
Artista:Urban de Vargas (1606-1656) QUICUMQUE
Generoa:Eliz antzinako musika
Errefentzia:NB010
Urtea:2008
Testuak:quicumque_translations.pdf

Entzun:
Flash is required!

Al sagrario que copia del bosque

Urban de Vargas (1606-1656) QUICUMQUE
Capilla Peñaflorida-Ministriles de Marsias-Josep Cabré, zuzendaria

 NAFAR MUSIKAGILE BAT, NORTASUN HANDIKOA, MUNDUARENTZAT. BARROKO MUSIKALA BERE GORENEAN: VARGAS

Urbán de Vargas (Faltzesen jaioa) XVII. mendeko hispaniar esparruko musikagile nagusietako bat izan zen. Haren ospea penintsula osora zabaldu zen, baita Portugalera ere, han gordetzen baitzituen Braganzako Duke filarmonikoak haren obra polifonikoetako batzuk. Hainbat musika-kaperetan jardun zuen maisu-lanetan, besteak beste Huescan, Iruñean, Darocan, Calatayuden (Santa Mariaren eta Hilobi Santuaren elizetan), Zaragozako El Pilar basilikan (bi bider), Burgosen eta Valentzian, eta azken hiri horretan hil zen 1656an.

Gauza asko idatzi zuen, hasi baxu jarraituarekiko soloetatik, bost koruko hamasei ahotsentzako obrak arte, zenbaitetan une hartan zabalduenak ziren musika-tresna ugariez lagundurik: xaramelak, sakabutxeak, bajón eta bajoncillo izenekoak, turutak — turuta muta eta turuta tuerta direlakoak bereizten ziren—, artxilautak, harpak eta organoak, eta baita klabiorganoa, klabikordioa eta espineta ere. Haren obretan bada, elizaren zerbitzurako, kontratupean, egin ohi zuen lanaz gainera, villancico moldearen inguruko ekoizpen zabal bat ere, era guztietako gaiak jasotzen zituena, birjinei eta santuei eskainitako hizkuntza erromantzeko lan huts-hutsik lirikoetatik hasita, gerrako gaiak arte.

Ugariak ditu halaber “siestei” buruzko villancicoak, herri-jolas eta entretenimenduei buruzkoak, gai irrigarriak edo isekazkoak dituztenak —gehiago dira horiek komediakoak elizakoak baino—, etab. Era berean, egile honen obretan bere garaiko gizarteari buruzko aipamena erruz dago, esate baterako, “Indietatik” iristen ziren urre eta perlen aipamenak, presoenak, etxe aberatseko mojagaiek beloa eraman behar zutela-eta egindakoak, edo irakurtzen zailagoak diren beste auzi batzuk, kulteranoak, gai mitologikoak, Bibliakoak. Orobat ageri dira egile honen obretan jatorria Erdi Aroan duten eliz dramak ere; ezin ahaztu da bestalde lapur-hizkeraren grazia, hau da, gizartearen behe-mailetan erabiltzen zen harena, non Jesukristori “guapetón”, “valentón”, “jaque” edota “matasiete” esaten baitzaio.

Berariazko bikoiztasun hori, eliz ortodoxia hutsenetik, musikaren tratabidearen zorrotzenetik, heterodoxia eta soiltasunik handieneraino doana —sarritan, itxurazkoa baizik ez da—, gaiak lantzeko moduari eta erabilitako baliabideei dagokienean (eta gai hauek, profanoak ez ezik, begirunegabeak ere badira); jácara erritmoak, seguidillak, txakonak eta zarabandak, gaztelaniaz eta latinez landutako piezak, edota flamenkoaren “alderako” oihuak (ai-ai-ai-ai) ere baliatzen ditu, eta hori dena paradigmatikoa gertatzen da gure Urrezko Mendeko musikagileen kolore-sortan, eta Urbán de Vargas horren guztiaren adibide bikaina gertatzen da.

Berebat aritu zen Vargas profesionalki elkarlanean bere garaiko hispaniar eremuko musikagile handi askorekin, besteren artean Juan Bautista Comes, Luis Bernardo Jalón, Carlos Patiño, Juan Gómez de Navas, frai Manuel Correa Portugalgo karmeldarra, edota Diego de Pontac-ekin. Behin baino gehiagotan lan egin zuen “Errege Planeta” deitzen zioten Filipe IV.a “Handia”rekin (nahiz eta errege hari buruz Francisco de Quevedok esan “zuloen modura zela handia, zenbat eta lur gehiago kendu, orduan eta handiagoa”). Horixe egingo zuen Zaragozako El Pilarreko kaperan 1645ean, bertako maisutza aurrenekoz eskuratu eta handik gutxira, gortea Aragoiko hiriburuan zegoenean, bigarren aldiz zenbait hilabetez geroztik, Lleidan aurreko urtean garaipen bat eskuratuta, eta erregea, bere seme Baltasar Carlos printzearen aldamenean (1644ko azaroaren 18an), La Seon Isabel Borboikoa erreginaren heriotzarengatik egin ziren hiletetan buru egon ondoren. Berehala iritsiko zen Vargas Zaragozara, erregearen segizioa, Nafarroatik zetorrena, berriz ere hirian zegoenean. Ordukoak dira Vargasen zenbait obra: “Salve para el rey” bat (erregeak El Pilar basilikan entzun zezan Lleidako gudu-frontera abiatu baino lehen), eta zenbait villancico, “Armen batasuna” delakoaren testuinguruan, gaitzat gerra-kanpainetarako soldaduak nola errekrutatzen ziren zutenak.

Egonaldi haren ondoren, erregea Zaragozara itzuli zen gorteak bukatutzat ematera, ordurako oinordekoa zen printzearekin batera; Aragoiko hiriburuan hilko zen hura, 1644ko urriaren 9an, baztangak jota. Nahigabeturik oso, Filipe IV.a Santa Engraziako monasterioko gela batera erretiratu zen, han egin baitziren oinordekoaren elizkizun nagusiak. Printzearen bihotza Zaragozako katedraleko aldare aldean hobiratu zen, hiriarenganako nahitasunaren erakusgarri gisa. Gertaera goibelak izan ziren, eta haietan denetan orduan El Pilarreko maisua zenak, Vargasek, lan handia egingo zuen inondik ere musika dotorea ipiniz doluzko une garrantzitsu haietan.

Hemen aurkezten den ekoizpenaren protagonistari buruz, XIX. mendearen erdialdeaz geroztik, zenbait azterketa egin dituzte musikaren historialariek, sakonagoak batzuk eta arinagoak besteak: Hilarión Eslava, Mariano Soriano Fuertes, François-Joseph Fétis, Antonio Lozano, Francisco Asenjo Barbieri, Baltasar Saldoni, Felipe Pedrell, Rafael Mitjana, Andrés Aráiz edota Higinio Anglések, beste askoren artean. Baina aski urriak izan dira Vargasen ibilbidea osatzen lagun dezaketen dokumentu argitaratuak, zeren zulo asko baitago oraindik ere, izenetik hasita (Barguilla, Bargas, Vargas…), egoera zibila arte (ezkondua eta seme-alabekin 1645 arte, apaiza ordudanik), hainbesteraino non zenbaiten ustez litekeena baita izen bereko bi musikagile izatea, eta denborarekin bien jarduera nahastu izana, nahiz eta hipotesi horrek ez duen oso gauza gertagarria ematen.

Nolanahi dela ere, Vargas, geroago, halako ospe bat zuten musikagileen irakaslea izatera heldu zen, besteak beste Miguel Juan Marquésena (dokumentatua dagoen lehen jota-melodiaren egilea, eta sibilen kantu ohiz kanpoko batena, berandukoa, aragoitarra eta gaztelerazkoa delako ohiz kanpokoa), Luis Vicente Gargallorena (lehen oratorio hispaniarraren egilea), eta, agian, Juan Bautista Cabanillesena (Valentziako organista bikaina, eta nazioarteko ospea eskuratu zuen musikagile handia).

Haren sorterrian, Nafarroan, ez da beraren obrarik gorde, edo ez da ezagutzen, nahiz eta badiren albiste batzuk musikagilea hobeto ezagutzen laguntzen digutenak. Bost anai-arreba ziren, bera zaharrena, eta 1606ko maiatzaren 31n bataiatu zuten Urbano (de la) Barguilla(s) eta de Ripalda izenarekin. Gurasoek musikagintzara bideratu zuten gaztetandik, eta bi urtez kapera maisurako ikasi zuen Luis Bernardo Jalón maisuaren gidaritzapean, zeina garai hartan Burgoseko katedraleko lehen musikagilea eta kalonjea baitzen; eta Vargas hain ikasle ona izan zen, non urtebeteren buruan Huescako La Seoko kaperako maisua izendatu baitzuten, eta han soldata bikain bat eskuratu zuen halako maisu gaztea izateko. Huescara lizentziadun graduarekin heldu zen, eta han egon zen 1629 arte; urte hartan Iruñeko Seoko maisu izatera igaro zen eta 1637 arte egon zen bertan. Urte haietan auzitara eraman zuten zenbait bider, eta bere erresumatik erbesteratu ere egin zuten, eta Darocan (1637) eta Calatayuden egon zen, Santa Mariako ikasketxeko maisu gisa lehenbizi (1637-1642) eta Hilobi Santuan geroago (1643-1644); han Luisa de Zabalza y Amezquetarekin ezkonduta ageri da; hiru seme-alaba izan zituzten.

Vargasen ekoizpenetik, hemen, dudarik gabe haren obra osoan garrantzitsuena dena erakusten dugu: fede katolikoaren ikurra den “Quicumque”, Alexandriako San Atanasiori faltsuki egozten zaiona, eta eliz apostolikoak eta erromatarrak onartzen dituen Kredoaren hiru bertsioetako bat dena. Obra hau (1651) eskaeraz egina da (ezagutzun dugun testu horren musikatze polifoniko bakarra da), Pazkuak bezain hotsandiro abestua izateko asmoarekin. Ortodoxia katolikoa beteatzeran aldeko dei bat da, moriskoen egoztea oraindik oso urruti ez zegoen garai batean (1610), eta bete-betean zirenean, Inkisizioaren kontrolpean inondik ere, Erasmoren eta sineste potestante berrien ideien goraldia, Europa osoan izan ezik, baita gertu-gertuko Gaztelan ere. Eskaeraren arabera, Vargasen musikak testuak adierazten zuena behar zuen sinbolizatu, eta, azken finean, korpus dokumental txiki bat zen —liburu txiki bat balitz bezala, bere osotasunean ikusia—; bertan Vargasek garai hartako ezagutzak bateratu zituen, Hispaniako eremukoak, nahitasunen eta erretorika musikalaren teoriari dagokionez, zenbait alemanen obra teorikoek egiten zuten bezala, besteak beste Joachim Burmeister edo Christoph Bernhard-en obrek. Vargasek hotsandia eta larritasuna eskatzen ditu Quicumquea interpretatzeko, hots, testuari dagozkionak, eta guztiz aholku baliagarriak eskaintzen ditu bere obran ondoko hauei dagokienez: instrumentazioa (obran ez zuen harpak agertu behar, zeren, kasu honetan, “oso kaltegarria baitzen musikarentzat”); laukiratze musikala (Quicumqueak, atzetik eta aurretik, madrigal instrumental bat izan behar zuen, txirimia, baxoia eta kornetarentzat); eliz esparrua eta zeremoniazko testuingurua (xehetasun handiz azaltzen da nork esku hartzen zuen ospakizunean, kapitularretatik eta musikagileengatik hasita, haiek zutik egon behar baitzuten kantuan, sakristaua, kanpai-jolea edo musikaren paperak jasotzera artxibora igo eta ondoren gorde behar zituen arduraduna arte); probasaioen sistema (pieza jendaurrean eman baino lehen, liburuxkak prestatzen ziren, “abeslarien proba egiteko”), eta baita tempoa ere (Quicumqueak orduerdiko iraupena izan behar zuen, “etenaldiek eskatzen duten larritasunarekin”). Obra honen jatorrizko bertsioa Zaragozako La Seon dago gordea, eta Huescako eta Terueleko katedraletan haren kopia bana dago. Bi inprimaki josi dauzka abeslarien eta instrumentista bakoitzaren liburuxka bakoitzean. Aurreneko inprimakia Vargasek bere eskatzaile Juan de Arruego racionero delakoari egindako gutun baten kopia da, eta bertan musikagileak obraren plana agertzen du, eta nolako prozedurak erabili dituen testua musikaren bitartez sinbolizatzeko: hamaika ahots erabiltzen ditu (apostoluak bezala, Traidorea gabe), hiru koru (Hirutasuna bezala), zeinetarik lehenak Hiru Pertsona adierazten baititu; musikaren batasuna Do notaren gainan, testuak “Ut” latin-hizkia erabiltzen duenean, testuak “prohibemur” esaten duenean ageri diren disonantziak, irudien batasuna “in Unitate” esaten denean, etab. etab. Bigarren inprimakia literaturazko liburuxka bat da, eta oso-oso goiz (1632), garai hartako polemiketan kokatzen da, antzerkiko musika elizan erabiltzeko aukeraz, eta hala dio azkenean: “jainkozko gaietan ez da komedietako musikarik onartzen”. (Eztabaida horretan, zenbait libeloren bitartez eta pseudonimoak erabiliz, elkarren kontra jardun zuten, alde batetik, Juan Pérez de Montalbán antzerkigileak eta haren defendatzaileek, eta, bestetik, haren arerio Francisco de Quevedok eta haren aldekoak zirenek; eztabaida inkisidore, errege-aitorle eta unibertsitateko katedradunengana iritsi zen). Azkenik, jakinarazpen serio bat dago, abeslarientzat eta eliz estamentuek ordaindutako musikarientzat, elizan egin zitekeenaz eta ezin egin zitekeenaz. Eta horrek argi samar iradokitzen du, ordenari eutsi nahi baitzitzaion, ordenaren premia zegoela. (Horren erakusgarri, aski izan bitez ehunka villancico irrigarri eta begiramen gabekoen adibide batzuk, zeinetarik “siestakoak” ez baitziren gutxi).

Vargasen ekoizpenaren ibilbideari egiaz merezi duen balioa emateko, gogoan izanik musikagile barrokoen artean nagusia izan zela eta haren berrehun obra inguru gordetzen direla, penintsula osoan sakabanatuak, aski bedi esatea ereduzko egiletzat hartzen zela hispaniar Hamazazpigarren Mendeko musikagileen artean, nahiz eta Francisco Valls tratatu-idazle katalanak, nafarra hil eta ia mende bat geroago, eta moda berriei esker, bere Mapa Armónico Práctico lan teorikoan, konposizioan egin behar ez zenaren adibide gisa hartu, edota jadanik 1794. urtean, “Españoleto” maisu xelebreak (Francisco Javier García Fajer), italiar joera berrien aitzingidariak, “Quicumque” berri bat aurkeztu Zaragozako katedraleko kapituluari Vargasenaren ordez erabiltzeko, zeren, Garcíaren arabera, hark ez zeukan jadanik “Eliz Metropolitano bati dagozkion harmonia eta handitasunik”. Nolanahi ere, Vargasen “Quicumque” (Hilarión Eslavak XIX. mendean hainbest goraipatzen zuen hura!), haren balio musikalaren erakusgarri erabatekoa da, are gehiago, haren balio kontzeptualarena, eta abesten jarraitu zen, ohiz kanpoko kasuetan, Zaragozan, urtero-urtero, 1940ko hamarraldia arte.

Antonio Ezquerro Esteban

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

1. Sarrera ("Misa de la Batalla”´ren Agnus Dei) (Instrumentala)
2. Símbolo de San Atanasio “Quicumque vult salvus esse”, a 11
3.“Viva la bizarría”, Villancico al Nacimiento, a 4 (instrumentala)
4. Antífona: Pater manifestavi nomen tuum, in ascensione Domini
5. Magníficat de 6º tono, a 8
6. Antífona: Salve Regina, a 6 y arpa “Para el rey”
7.”Al sagrario que copia del bosque”, Villancico al Santísimo, a 4
8. Misa de la Batalla, a 4 (Kyrie-Christe-Kyrie)
9. Misa de la Batalla, a 4 (Gloria)
10. Misa de la Batalla, a 4 (Credo)
11. Misa de la Batalla, a 4 (Santus-Benedictus)
12. Misa de la Batalla, a 4 (Agnus Dei)
13. “Hoy el esposo divino”, Villancico al Santísimo, para Siesta, a 4

(Antonio Ezquerroren transkripzioak)

CAPILLA PEÑAFLORIDA

Isabel Alvarez, sopranoa (2) (5) (7)
Karmele Iriarte, sopranoa
Ana María Otxoa, sopranoa (5) (7)
June Telletxea, sopranoa (2)
Gabriel Díaz, kontratenorea
Mirari Pérez, kontraltoa
Karim Díaz, tenorra (7)
Jon Etxabe, tenorra (7) (11)
Jagoba Fadrique, baxua
Jesús García Aréjula, baxua
Elier Muñoz, baxua (2) (11)
Manuel Vilas, harpa
Michele Zeoli, violone
Loreto Fernández Imaz, organoa

MINISTRILES DE MARSIAS

Nuria Sanromà, korneta
Beatrice Delpierre, txirimia
Fernando Sánchez, baxoia
Ricardo Casero, sakabutxea

JOSEP CABRÉ: ZUZENDARIA

 

 “Este disco es una gran sorpresa para los que (hasta ahora) éramos desconocedores de la obra de este músico. La música de Vargas posee la luminosidad que se asocia con algunos de los mejores compositores españoles de la época.- Vale la pena centrar la atención en el “Quicumque” (Credo) a 11 voces que es prácticamente una sumatoria de su estilo; Fe, sentimiento, gravedad y algarabía. Es una obra ambiciosa que el propio Vargas consideraba que debía durar media hora. Un sentido de amplitud le dan las sonoridades de cornetas, sacabuches y chirimías. Una suma de sus poderes como compositor en una obra que representa la suma de Fe católica.- El villancico instrumental “Viva la bizarría” es una delicia y representa lo mejor del estilo instrumental secular de la época.- No te puedes perder el Salve Regina a 6 con arpa “Para el Rey”. Esta obra tiene una solemnidad suave y lánguida que no sería indigna de los grandes trabajos de Monteverdi.- La Misa de la Batalla es la otra gran obra de este disco. Las dimensiones de cada movimiento son compactas. (Tan alejadas de las misas románticas) Posee un pragmatismo sacro típico de la época y su inspiración está bien lograda. Es imposible olvidar el bello tema del Agnus dei final.- La Capilla Peñaflorida es un ensamble de gran homogeneidad y sensibilidad. Los ministriles de Marsias también destacan en el conjunto dirigido con gusto por Josep Cabré”
(Ricardo Marcos G.)
www.ricargomarcosg.blogspot.com

"La música, cuyo principal atractivo es el uso de la polifonía característica de la época, está bien servida por los dos grupos musicales y convierte este CD en un instrumento que ayuda a dibujar un poco más el panorama musical español del siglo XVIII"
(Marc Busquets Opera Actual enero 2009)

“La música de Urbán de Vargas merece ser conocida. Es de una factura exquisita. La solemnidad del Magnificat de 6º tono y de la Misa de la Batalla impresiona. Como es habitual, la Capilla Peñaflorida, dirigida en esta ocasión por Josep Cabré, resulta de una solvencia apabullante. Aplaudamos la iniciativa recuperadora de NBMusika, pues gracias a ella hoy podemos disfrutar de estas excelentes composiciones de Urbán de Vargas”
(Eduardo Torrico CDCOMPACT diciembre 2008-Disco Recomendado)

"JOYAS DISCOGRÁFICAS (...) Con su límpido canto, apropiado carácter y estilo se aprecia el entusiasmo que voces e instrumentos han puesto en esta recuperación musical de un buen ejemplo del barroco peninsular de su tiempo"
(Karmelo Errekatxo Periódico Bilbao noviembre 2008)

"QUICUMQUE (CUALQUIERA QUE) LO ESCUCHE, ENCANTADO QUEDARÁ. Casi simultáneamente han llegado a mis manos tres excelentes discos de la editoria NB dedicados monográficamente a los compositores vascos Juan de Anchieta y Fray José de Larrañaga y al navarro Urbán de Vargas. Además de su indudable interés como aportación al conocimiento de nuestro patrimonio cultural, los tres gozan de una buenísima interpretación a cargo de la Capilla Peñaflorida en la parte vocal y no cabe más que congratularse por la inciativa de la editora vasca (...) la más sincera felicitación a NB y a los intérpretes"
(José Luis Fernández. SCHERZO noviembre 2008)

"Bienvenido sea este disco dedicado al compositor navarro-aragonés Urbán de Vargas (1606-1656). Nacido en Navarra y fallecido en Valencia, la vida de este notable compositor transcurrió fundamentalmente en Aragón. Maestro de capilla de la catedral de Huesca, del Pilar de Zaragoza, de las catedrales de Burgos y Valencia, Vargas es un importante aunque escasamente conocido representante de la música española de la época de Felipe IV. Su extraordinaria vivacidad rítmica, la vena popular de muchas de sus obras, su gusto por los contrastes y por los efectos policorales, hacen de él un ejemplo típico del barroco hispano. Se música nos llega muy felizmente interpretada por Josep Cabré y la Capilla Peñaflorida, cuyas versiones son de una luminosidad y de una gracia ejemplares"
(Alvaro Marías ABC (Artes y letras), 26 de septiembre de 2008)

“Pero no hay duda, cuando hoy podemos escucharlo (Quicumque) como se haría en su tiempo (con los ministriles doblando las partes vocales), de que nos hallamos ante una de las partituras más importantes del siglo XVII español (y me atrevería a decir europeo), grandiosa y solemne como pocas y dotada de un simbolismo que nos lleva hacia procedimientos de un Johann Sebastian Bach. La versión de la Capilla Peñaflorida y los Ministriles de Marsias, dirigidos por Josep Cabré, hace honor a esta gran música”
(Andrés Ruiz Tarazona DIVERDI)

artistak
Artisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.
informazio gehiago
ekoizpenak
NBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du.
informazio gehiago

© 2009 NBmusika. · Abisu Legala · Pribazitate politika · Kredituak