• English
  • |
  • Euskera
  • |
  • Castellano
Diskaren informazioa
Izenburua:PRIEZ POUR PAIX; Kup taldea - Gabriel Baltés, zuzendaria
Artista:Aita Donostia (1886-1956)
Generoa:Eliz musika koruarentzat
Errefentzia:NB008
Urtea:2007
Testuak:
Entzun:
Flash is required!

Ingrediente Domino

Aita Donostia (1886-1956)
PRIEZ POUR PAIX; Kup taldea - Gabriel Baltés, zuzendaria

“Benetako artea izan dadila eta, gainera, arte sakratua" (1)

Jose Antonio Donostia (1886-1956) ikerlaria, folklorista eta hizlaria izateaz gain, musikaria eta elizgizon kaputxinoa ere izan zen. Azken bi alderdi horiek bateraturik, elizarako obra koralen errepertorio aberats bat sortu zuen, eliz ospakizunetan ez ezik hainbat antzokitan entzun ahal izan zirenak. Donostiak berak esan zuen bezala, “eliz musikak, batez ere, musika behar du izan”, benetako artea, arte sakratuaz beste.

Priez pour paix diskoak mota honetako hogeita sei lan eskaintzen ditu, 1937 eta 1955 urteen artean idatziak (Respice de Caelo izan ezik, 1917koa berau). Lan orijinal hauek guztiak a capella dira, tresnaz lagundu gabekoak, eta lau ahotsetako koru mistorako gehienak, ahots zurietarako bi pieza (Mi esperanza eta Agur, María) eta gizonentzako beste bi (Ave Maria eta O Doctor optime) izan ezik. Obra gehientsuenak moteteak direla esan daiteke, nahiz eta baden bestelakorik ere; Virgo Dei Genitrix, adibidez, Erdi Aroko sekuentzia bat balitz bezala eraikita dagoena, eta bertso-lerroek, binaka, melodia bera izatearen ezaugarria duena. Dena dela, pieza honek monotoniari ihes egiten dio, azkeneko ahapaldian soilik elkartuko diren emakume- eta gizon-ahotsei zeregin ezberdinak emanda (sekuentziaren melodia batzuei eta laguntza besteei). Orobat salbuespena da Oi Gau Saindua, zeinean Donostiak, berariaz, ahapaldiz osaturiko abestien egitura herrikoia bilatu duen.

Donostiaren estiloa ezaugarritzen duten eutsitasunak eta fintasunak eraginda agian, bere obratan orijinaltasun-ukiturik txikienak ere nabarmentzen dira: O Beata Virgo Maria-ko “ante conspectum tuum” esaldi esekia, Agur, Maria-ko amenaren errepikapeneko ezusteko bukaera, ahotsaren erabilera deskribatzailea, Caminando va José gabon-kantan aho itxiek, haizearena eginez, istorioa kokatua dagoen gaua areago hozten dutenean kasu... Pieza batzuetan begi bistakoa da kantu gregoriarraren eragina, hala melodia ezagunen bat baliatzen duelako, nola noizean behin monodia erabiltzen duelako (Ingrediente Domino), eta, orokorrean, melodia guztien esparru mugatua dela medio. Egia esan, Donostia beti saiatu izan zen bere lanetan (ez bakarrik eliz musikan) bere garaiko musika herrikoiagoaren ohiko ezaugarriak saihesten, bukaera enfatikoak eta melodia apainduegiak, besteak beste. Baina bere lan erlijiosoetan, bereziki, eta Pio X.aren Motu Propioko araubideei jarraiki, soiltasuna eta argitasuna lortu nahi izan zituen, “noblea, duina den hura; ez lerro hanpatukoa, ezpada bere esparrura mugatuagoa”, Donostiaren beraren esanetan.

Diskoak biltzen dituen pieza gehienak liturgiarako sortu zituen Donostiak eta, hortaz, jatorri liturgikoko testu latindarrak dauzkate, horien artean oso ezagunak diren batzuk, adibidez, O Sacrum Convivium (Corpus Christi eguneko mezan erabiltzen dena), eta Andre Mariaren gaia darabilten asko, Recordare, Virgo Mater Dei eta O Beata Virgo Maria kasu. Haatik, badaude bestelako motibazio bati erantzuten dioten obrak, hala nola Alfontso X.aren kantigetako baten gainean sorturiko Tanto son da Groriosa, eta Mi esperanza, Barbieri-ren kantutegiko testu anonimo batean oinarritzen dena.

Iruzkin berezia merezi dute frantsesezko testua darabilten bi piezek, azertzen ari garen bildumaren lehen bi piezak, hain zuzen ere: Priez pour Paix eta Oh Jésus, amour. Priez pour Paix, mezarako musika baino areago da abesti espirituala. Bost ahots mistoetan idatzita dago (S1, S2, A, T, B), Charles D’Orleans-en testu poetiko bat oinarritzat harturik. Parisen idatzi zen, Bigarren Mundu Gerra hasi eta hilabete gutxira, eta nabari da obra hau egileak gerrari emandako erantzun pertsonala dela. Hunkigarria da pentsatzea urtebete lehenago soilik Donostiak O Jésus idatzi zuela, “Batasunaren aldeko otoitza” azpititulua daramana, eta obra horretan bere burua “karitatearen batasunean” sentitzen zuen artean, geroagokoan “dena azpikoz goratzen duen gerra” baten barruan zen herriarentzat bakea eskatzen zuela.

Bilduma honek, laburbilduz, edertasun handiko musikaz gozatzeko aukera eskaintzen digu, elizetatik desagertu zena, eta gaur egungo koru-errepertoriora itzultzea merezi duena. Pieza gehienak guztiz ezezagunak dira gaurko egunean eta, salbuespen gutxi batzuk izan ezik, ez dira inoiz grabatu.

Isabel Díaz Morlan

 


(1) J. A. Donostiak 1954ko abenduaren 12an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eginiko “Motu proprio y la canción popular religiosa” hitzalditik ekarria.

1. Priez pour Paix
2. Oh Jésus, amour
3. Angele Dei
4. Recordare, Virgo Mater Dei
5. O Beata Virgo Maria
6. Glorificasti, Domine
7. Respice de caelo
8. Tanto son da Groriosa
9. Mi esperanza
10. Stabat Mater
11. Ave Maria
12. Ingrediente Domino
13. Virgo Dei Genitrix
14. Agur, Maria
15. O Domina Mea
16. Caminando va José
17. O Sacrum Convivium
18. Oració per a obtenir l’amor
19. ¿Qué sería yo sin ti?
20. O Sanctisima Anima
21. O Doctor Optime
22. Dios te salve, pan de vida
23. Sancta et Inmaculata Virginitas
24. Salve Sancte Pater
25. Atraviesa Jesús
26. Oi Gau Saindua

 

 

"Kup Taldea da vida a estas piezas con una interpretación cristalina, de deliciosa factura, acorde a la escritura sorprendentemente traslúcida del religioso. Además del valor de la interpretación en sí, este disco nos descubre muchas obras de gran valor y belleza, nunca grabadas antes"
(Revista Melómano)

"Este álbum nos ofrece una selección de obras para coro mixto a capella, en la tradición del motete, compuestas por Donostia entre 1937 y 1955. De estilo litúrgico, la inspiración de este corpus oscila entre la temática mariana y latina (Virgo Mater Dei), la tradición medieval (Tanto son da Groriosa) y las propias experiencias del compositor (como Priez pour Paix, respuesta personal al estallido de la Segunda Guerra Mundial). Emotivas composiciones de Donostia, la mayoría inéditas hasta la fecha, cuyo sentido espiritual se halla plenamente suscrito por Kup Taldea y Gabriel Baltés" (Diverdi)

artistak
Artisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.
informazio gehiago
ekoizpenak
NBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du.
informazio gehiago

© 2009 NBmusika. · Abisu Legala · Pribazitate politika · Kredituak